EraBatera ia nahi gabe sorturiko taldea da. Gatibun baketak astintzen aritzeaz gain, kantu zirriborroak pilatzen joan da Gaizka Salazar azken urteotan. Etxean eta berak bakarrik landu ditu ideiak mimo handiz, biribilduz, estudio batean grabatzeko unea iritsi zela sentitu arte. Pauso horretarako, beste hiru musikari batu ziren proiektura: Mikel Caballero (Gatibu), Beñat Serna (Ken Zazpi) eta Jurgi Ekiza (Willis Drummond).