Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Kataluinian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak. Mirokutana ekoiztetxearen Bihar dok amairu dokumentalean parte hartu du berriki, Julen Lekuonaren “Itsasoan urak handi dire” kantuaren bertsio batekin.
Bideo bertikala ✓
Kalitate eskaseko audioa edo lo-fi ✓
Botoi bat falta duen eskusoinua ✓
2019ko martxoaren 24an Landetxako Auzo Elkartean (Irun) grabatutako pieza esperimental, Beatriz Arana aktorearekin.
Zure besoetan gora doaz
bulkada denak
hondar alez estali duzun
gela honetako zoru gainean,
lili bat haziko balitz
zu zeu lehena
belusezko hostoak erantziz.
Atzamarrez orbaindu dira
zure izunak
desagertzear giza kontzientzia
itogarri hau,
animalia zara finean:
gorputza eta gosea.
Eta orain maskara gabe
egiaz geure buruen jabe ala
ezeren jabe ez
desira hobira eraman zutenei
omen egin genien.