Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Kataluinian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak. Mirokutana ekoiztetxearen Bihar dok amairu dokumentalean parte hartu du berriki, Julen Lekuonaren “Itsasoan urak handi dire” kantuaren bertsio batekin.
Bideo bertikala ✓
Kalitate eskaseko audioa edo lo-fi ✓
Botoi bat falta duen eskusoinua ✓
2019ko martxoaren 24an Landetxako Auzo Elkartean (Irun) grabatutako pieza esperimental, Beatriz Arana aktorearekin.
Hiria amaitzen ari da gure sabaiaren azpian
metalezko kutxa erraldoiak azaldu dira.
Argiak amore eman zuen kale itsu honetan
izen bat zure ezpainek hartu dute begitan:
hurrena izango da, ez gehiago ni.
Heldu ezin nintzen herrira abiatu nintzen hargatik
hozkailuan ote horiak zain nituen oraindik
ahaztuak arantzaz arantza itzultzeko gorputzari.
Iparra galdu nuen inoiz
zuhaitzetako goroldioa laztantzeko asmoz.
Eutsi gogor ene mitxoleta
loratzeko ez dun behar inor,
izotzaren beldur bahaiz
ene hilekoz egingo haut hilezkor.
Hiria amaitzen ari da gure sabaiaren azpian
metalezko kutxa erraldoiak azaldu dira.
Argiak amore eman zuen elurteak ilunduz
zaila dun agur esatea, orain, hemen, buruz buru.
Hots egidan berriro, seinale bat igor
heldu ezin nintzen herrira abiatuko naun berriro.
Eutsi gogor ene mitxoleta
loratzeko ez dun behar inor,
izotzaren beldur bahaiz
ene hilekoz egingo haut hilezkor.