Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Kataluinian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak. Mirokutana ekoiztetxearen Bihar dok amairu dokumentalean parte hartu du berriki, Julen Lekuonaren “Itsasoan urak handi dire” kantuaren bertsio batekin.
Bideo bertikala ✓
Kalitate eskaseko audioa edo lo-fi ✓
Botoi bat falta duen eskusoinua ✓
2019ko martxoaren 24an Landetxako Auzo Elkartean (Irun) grabatutako pieza esperimental, Beatriz Arana aktorearekin.
Udaberri gau den lautada honetan
zintzurra elur dut
ilargia gure preso.
Kantuan ari da hilen arima amarauna
guretzat ez dago ez gerorik ez bero
gorputza apurtzen duen sargori goserik
garuna isurtzen duen grina antzurik.
Lepauztaietan biltzen zaigun uraz
lanean da errota ehotuz biharamunak.
Hondarrezko erloju apurtuetatik
hondartza bat estolderietan.
Manifestuak dio:
"Erre azken pieza!
Ezin ebatzizko puzzlea da bizitza".
Hondarrezko erloju apurtuetatik
hondartza bat estolderietan.