Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Kataluinian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak. Mirokutana ekoiztetxearen Bihar dok amairu dokumentalean parte hartu du berriki, Julen Lekuonaren “Itsasoan urak handi dire” kantuaren bertsio batekin.
Bideo bertikala ✓
Kalitate eskaseko audioa edo lo-fi ✓
Botoi bat falta duen eskusoinua ✓
2019ko martxoaren 24an Landetxako Auzo Elkartean (Irun) grabatutako pieza esperimental, Beatriz Arana aktorearekin.
Liluratu zaituen apaltasun horren atzean zu
izan nahi zenuen horren memoria printza bat ote?
Eskuaz adatsa orraztu dizut
ez dut gehiago hitzik jada.
Lasai egon, laztan
airea pisu den gela horretan bada
ikusi ez duzun zerbait.
Esker gaiztoko begiekin so zara barnera
ezer merezi ez duen beltzailea bezala.
Eskuaz kopeta oratu dizut
ez dut gehiago hitzik jada.
Lasai egon, laztan
saihetsen arteko gela horretan bada
ikusi ez duzun zerbait.