Eneko Larrañaga da Enekora. Formazioz gitarrista bada ere, Ttakunpa taldean perkusioa jotzen zuen, eta haren bidez iritsi zen Afrikako kultura eta kora ezagutzera (Afrika mendebaldeko harpa tradizionala da kora). Tresnaren berezitasunak erakarrita, hura jotzen ikasi eta kantuak egiten hasi zen, Enekora proiektua sortu arte. Bi disko kaleratu ditu orain arte.