2019.12.19
Eneko Labegerie

Eneko Labegerie

  • 1954
  • Kanbo (Lapurdi)
  • Herri kanta

Nazio berria

Etxean arrotz girela
da oldagarria
noiz arte ukatuko daukute
Euskal Herria
ez ote da sarituko
odol izerdia
behin betikotz altxa dezagun
nazio berria.

Ahoan ele zuriak
eskuan harriak
herriaren izorratzaileak
Jaunttozaliak
beren meneko dituzte
zakur mingarriak
holakorik ez du ikusi nai
nazio berriak.

Nundik heldu den euskara
hau hixtorioa
hobe ginuke segurtatzea
gure geroa
mixterioaren bidean
bazter uztekoa
arranoen janari ez baita
euskal nazioa.

Barakaldotik Maulera
euskaldun herriak
mendi eta itsasoetako
ameslariak
porroskerien lilluraz
badira galdiak
seme alabak ezagutuko
nazio berriak.