2019.12.19
Eneko Labegerie

Eneko Labegerie

  • 1954
  • Kanbo (Lapurdi)
  • Herri kanta

Haizeak darama

Sortuz geroztik
bere kabitik
xoria doa bakarrik
oihan beltzetik
mendi gainetik
bai itsaso zabaletik.

Gure mezua
kanta dezala
kurrituz mundu zabala
herri hau dela
bera bezala
libro bizi daitekela.

Nahi dugu kantatu
ametsa gozatu
herri hau guk maitatu
zuzenaren hazia
haizeak darama
erein baleza orai
gure herrian.

Oihan bazterrak
mendi gorenak
uhaitz ederren goxoa
gure herriak
denak derauzka
maitasun iturriak.

Eskas duguna
askatasuna
zor zaukun zuzentasuna
nahi duguna
gaur ez dagona
herri hunen gaintasuna.