Gaur bizia beldur nauk hiltzea hi gabe bizia
ustez eta ezagutuko nuela iduzkiaren bidia
amets beltz batean sartu nauk bizia
aterik gabeko zilo batean
pauso bat, galdegiten deiat bizia.
Egun batez bizia ni baitan hiz piztu
mundu zabalerat ni gabe ezin duk agertu
argitik gauerat zergatik nahi nauk bultzatu
nolaz elgarren aurka guk behar borrokatu.
Bide puxka bat elgarrekilan eginen
akitu ondoan berexi ta geldituko hemen
elgar ongi ezagutzeko ordua izanen
betiko biziaren ametsa hik duk sortzen.