Hegoan iluna
iparra da beltza
eraman bidea
gaur dugu buluzia.
Herri berri bat dugu, askotan aipatu
gure baitan sartu da eta finkatu
bere suek gaituzte, askotan urratu
bainan ezin dute gizona itsutu.
Nazio berri bat guk, eraiki nahian
elgarri askotan hitza gogor eman
anaitasun bideak, utzirik zalantzan
ezinik ikaran, neurririk atxeman.
Badakigu bai bide onean gaudela
gauaren ondotik argia hor dela
Europan herri bat, izanik edo mila
Euskal nazio bat hemen sor dadila.
Iduria utzi gaur egia nausi
anaiak gira gu nazio bat.