Desio bat dut (feat. Aziza Brahim)
Musika: Eñaut Elorrieta-Hitzak: Gari Berasaluze / Itzulpena: Garazi Hach Embarek
Bideoa: Juanfe Garces
Manuel Lekuona auditorioan (Lasarte-Oria) 2021eko maitzaren 28an grabatua.
Bideoa: Gaizka Izagirre
Hitzak: Joseba Sarrionandia
Musika: Eñaut Elorrieta
Bidasoa (ft. Euskadiko Orkestra & Amorante)
Bideoa: Arriguri (2023ko ekainaren 24an, Euskadi Orkestraren egoitzan)
Musika: Eñaut Elorrieta-Hitzak: Gari Berasaluze / Itzulpena: Garazi Hach Embarek
Bideoa: Juanfe Garces
Letra: Jose Luis Otamendi
Musika: Eñaut Elorrieta
Moldaketa: Fernando Velázquez
Musikariak: Sapere Aude Sinfonietta
Abesbatza: Bilboko Koral Elkartea
Bideoa: Arteman
Manuel Lekuona auditorioan (Lasarte-Oria) 2021eko maitzaren 28an grabatua.
Bideoa: Gaizka Izagirre
Hitzak: Joseba Sarrionandia
Musika: Eñaut Elorrieta
Bideoa: Arriguri (2023ko ekainaren 24an, Euskadi Orkestraren egoitzan)
Hotsik egin gabe zatoz,
gaua, hirira
argiak itzaliz,
banan-banan
leiho guzti-guztietan,
ate denak itxiz,
kaleak hustuz.
Zatoz! Zatoz!
Zatoz, gaua,
bihotz izuti hau bustiz,
ukendu goxoa duzun
olio eztiz,
malkoentzat eta
zaurientzat ere
itzal gabekoon aterpe.
Gaua, zu zaitut nire babes
deserri honetan,
atsedenleku bakarra
arrotzen artean.
Zatoz bare,
zatoz deitu gabe,
zatoz heze,
hutsik egin gabe.
Zatoz! Zatoz!
Lorategi gordea zara,
hesi bat duena,
izen gutxi batzuk bakarrik
sarrera dutena.
Izar bat, izar bi,
lau, zazpi; hor beste bi,
itzalen zaindari.
Zatoz! Zatoz!
Sartu deitu barik.
Zatoz!
Gau ilun, gau isil,
zatoz! zatoz!