Antonio Lopez, Meltxor Maritxalar, Jon Iturrioz eta Josetxo Iñurrieta gazteek osatu zuten Enarak taldea 1967an. Apaiztegian elkar ezagutu zuten, eta han bertan sortu zuten taldea. Hiru kantuz osaturiko EP bat grabatu zuten 1969an: “Solferinoko itsua” abesti herrikoiaren bertsio bat, “Ama” (Piarres Lafitteren bertsoekin) eta taldeak berak sortutako “Bañan ez”. Lehen bi kantuak Kantu Nostalgikoak I bilduman argitaratu zituen Elkar diskoetxeak.