'Aukera berriak' abestiaren bideoklip ofiziala, bere azken diskotik aterata (Aukera Berriak, Baga-Biga, 2019).
Hitzak eta musika: Iñigo EtxezarretaZuzendaritza eta gidoia: Ander Mateos Aurrekoetxea
Gaur berriz ere, larunbatero bezala,
irribarrea jantzita iparrorratza oinetan.
Taberna bidean buruari bueltaka.
Noiz hasiko ote gara esaten egiak?
Betiko moduan azalezko elkarrizketak
denboraren jabe dira ia osotasunean.
Garagardo artean eta aparra bezala
konturatu gabe desagertzen dira guztiak.
Beti ondo gaudela esaten badugu,
dena dagoela betiko moduan,
lana, ikasketak, neska, familia,
badakizu berdin doaz.
Beti ondo gaudela esaten badugu,
arazorik gabeko bizitza dela,
ez dugu laguntza arrastorik izango.
Zein da, bada, zure kezka, zein da arazoa?
Gauaren atzealdean, alkoholaren gainetik,
txantxa guztien aurrean zurekin.
Beldurrak ezabatzen, hitzak sentimenduei.
Ni zure ondoan nago! Ez besterik.
Zenbat malko galtzen dira irribarre artean!
Zenbat besarkada falta dira une askotan!
Pausu baten atzetik beste pausu bat doa.
Gaur desberdina izango da, behar zaituztet lagunak.
Orain dugu aukera, esan egia.
Lagun artean errazagoa da.
Konta dezagun sentitzen duguna.
Barrukoa kanpoan hobeto dago eta.