Ezagutu barik
hasi ginen,
Deusik jakinda ere,
Pantaila eta
ahoa hitzez betetzen,
ezer ez zena ere,
sortuko zen.
Zu eta ni gara
Ni zurekin batera gu.
Elkarrekin
karriketan, gauean eta ihesean.
Zu eta ni gara
Ni zurekin batera gu.
Elkarrekin,
lemapean, bidean eta ezinean.
Parekorik ez dago,
gurea azaltzeko,
eta mugarik ez dago
nahi dugun eran,
dena,
Nerabe garaian
lotzen hasiz,
ibilian ibiliz,
Bidean denborak,
banatu gintuenean,
urrun egonda ere,
elkarrekin ginen.
Zain, zain, zain, zain noiz etorriko zaren gau eta egun zain.
Zain, zain, zain, zain bide luzean zure zain, zain naiz.