Jantzi naiz dotore,
ezpainak margotu ditut karminez,
eder, paregabe,
nire bihurguneak (dira) nabarmen.
Takoi gainean oinez,
gorputza zut, pauso ausartez,
munduaren perspektiba
hemen goitik ezberdin(a) da.
Nik desira dudan bezala,
ar eme, eme arra,
burua muga bakarra.
sexu binomioetatik urrun,
generoa(re)kin jolastuz,
nahi dudana izan nahi dut!
Hau naiz ni, hau naiz ni ez besterik,
ez dago sailkatuko nauen kategoriarik,
gaur hala, bihar hola eta etzi nola?
Gustura egotea da duena axola!