Leihotik barrena goiz-goizetik
laztantzen nau eguzkiak,
bueltan ezertxo ere eskatu gabe,
oparituz bere izpiak.
Goizetik jauzi bat egin eta
banoa zuzen hondartzara,
itsasoak goxo besarkatzen nau,
uhinek naramate hona eta hara.
Haitzez haitz salto eginez
agurtzen ditut itsaskiak,
olagarroak bisitatu ditut,
musukatu arrain txikiak.
Paisaiak liluratuz begiak,
loreek horditzen usaimena,
naturarekin bat sentitzeak,
ematen dit niri kemena.
Bizitzaren maitale,
biluzik, lotsagabe,
harro, bizizale!
indartsu, burujabe.