Formatua: CD
Azala: Antoine Lanneau
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Les Varietes antzokia (Hendaia, Lapurdi)
NAHASKETAK
William Valverde
GENEROAK
Esperimentala, Klasikoa
Mellodi
2019 - Egilea editore
Formatua: CD
Azala: Antoine Lanneau
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Les Varietes antzokia (Hendaia, Lapurdi)
NAHASKETAK
William Valverde
GENEROAK
Esperimentala, Klasikoa
Elodie Baffaliok pianoaren errepertorio klasikoa landu zuen Olivier Chauzurekin, Baionako kontserbatorioan, eta egun batez Patrick Defossez-en klasera jo zuen musika garaikidea jorratzeko. Irakasle honekin inprobisaketa entseatu zuen eta ustekabea izan zen. Ordutik, bide berri honetan sartzea erabaki zuen. 2007tik goiti, hainbat inprobisaketa libreko ikastarotan parte hartu zuen inprobisatzaile famatu batzuekin: Joëlle Léandre, Evan Parker, Hélène Breschand, Frédéric Blondy… Ber denboran, idazketa, konposizioa, orkestrazioa ikasten segitu zuen Parisko Schola Cantorumen, baita piano klasikoa eta garaikidea ere.
Mellodi diskoa bakarka landutako eskaintza originala da: bi hegal dituzten melodiak, inprobisaketaren hatsaz eramanak, eta euskal erritmo eta koloreetan errotuak dituen oinak. Hautatu dituen aitzineko eta oraingo kantu ala dantza herrikoiak dira, adieratzen dutena bezainbat musikaltasunaren arabera. Hitzen zentzua ahantzi gabe, elea emeki-emeki desagertzen da, bihotzaren musika mintzo den lekura joanez. Soinu- tresnaren musika aberastasunaren bidez, pianoaren adierazteko erak miazten ditu. Bere konposizioak gehitu ditu, tradizioaz ala olerkiaz inspiraturik.
Musika herrikoia sentiberatasunez eta sotiltasunez arramoldatua da, baita inprobisatua ere: desagertua zen tradizio batean inprobisaketari leku berri bat eman nahi izan dio. Horrela, uneko magia ager daiteke, nahiz eta eremu ezagunetan izan ¡; kontzertu bakoitza beti berria da. Alde batetik, ohiko musika ezagutzeko edo beste eran ezagutzeko parada da, eta beste aldetik, pianoa era berrian entzuteko, klasikoaren kolore harmonikoen eta jazzaren inprobisaketa izpirituaren eraginez.