BEGIAK IDEKI NITUEN Begiak ideki nituen. Begiak ideki nituen ahal bezain handi, ahal bezain bat argi sar dakidan ilunperaino… Ahal bezain gordinki konfrontazio horri zinez buru egiteko. Begiak ideki nituen. Begiak zorroztu nituen. Baina dena zen beltz, baina dena da beltz, eta iluntasunean… begi guzti-guztiak, bai begi guztiak, hetsiak dira beti. Begiak ideki nituen, begiak ideki, begiak ideki…