Zeruaz aparte, dena diferente. Hemen ura da hori, gorri, berde. Lur gris huntan, duela 4 urte, loretu omen zen bi mila kolore.
Puntu bat baizik ez da egia. Denbora-une bat gune bati lotua. Urrats bakoitzean errausten da zimendutzat geneukan lohia. Egia al da?