Azal berri bat, gorputz berri bat, barneak sutan eta ezpain freskoak… Ezpain berriak, usain berri bat. Hatsen hotsa ari, denbora geldi-geldia…
Bide berri bat eskuendako, lurralde berri bat, lurralde goxo… Dena da berri: bai duda hori, baita gertatzekoaren beldur hori. Beldurra… eta nahia.
Ohe utzia ohe berri bihurtzen da ere, betiko pisua, kafi berri. Dena berri da… dena berri da… kulpabilitate hau ere bai. Eguzkia jadanik agertzen da, orroitaraziz berri den guztia zahartzen dela gau eta egunen… gau eta egunen… gau eta egunen erritmoan.