Ei! Asteburua iritsi da
ta nuen neke guztia joan zait bapatean.
Bai! Lagunekin irtengo naiz
barre batzuk botatzera zerbeza artean.
Ei! Gaua aurrera doa eta
ez daukak etxera joateko intentzioa.
Ez! Ez dut nahi hau amaitzea
goizen goiz sentitzen naiz ni gustora.
Noiz eta nola, norekin amaitu
jakin gabe ibiltzea maite dugu
falta direnak ahaztu gabe
alkohol gosez ta musika egarriz gaude.
Dagoeneko eguzkia
etxera joateko ordua
ohera sartu naiz eta
ez daukat inor ondoan.
Bihar berriro lanera
baino atzo ze gustora
hurrengo astean ere
berriz ere aterako naiz.