Goazen! Elkarrekin trenbidetik
Eser gaitezen langetan bidegurutzetatik
Gure haize beroa tximinitako ke beltza da
Gure gida argia semaforo argitxo horia
Ondo badoa ez gara kaiolan sartuko
Prest gaude bi segundutan lurrazpian sartzeko
Gure gainean makina grisak pizten doaz
Lohiztatu nahi ez zutenak eramanaz
Lortu ezkero trenbidetik katamarka jarraitzea
Zuk zerua ikusi, nik berriz lurra zure orpoetan
Itzuli ezkero kapel urdinak ez badaude
Gure jantziak sutan behar ditugu erre
Hartzen bagaituzte ez esan trenbide osteraz
Krimen, eskizofreniaren sintoma berria
Erretratutik irribarrez “Burnizko Felix-a”
Larregi izango da, hau da gure zigorra
Bidezkoa trenbidetik ibiltzeagatik
Bidezko zigorra trenbidetik ibiltzeagatik
Hilko gaituzte trenbidetik ibiltzeagatik
Zu ta biok trenbidetik ibiltzeagatik