Bidean txanpon bat, eskuak goraka
Norbaitek listu egin zuen hondarrean
Zeuretzako hartu denentzat irits dadin
Bideak lotu, aizkoraz moztu
Guda hauts korapiloa izan daiteke
Haizean hartu, hegapean eraman
Inori ez eman, ertzean lurperatu
Gainean harritxo bat jarrita
Karrusela dabil, orduko bira bat
Berri kakatsuak, udaberria heldu da
Goibel zaude edo ez, eztandarik ez
Hiltzen, lurpetzen, goibeltzen, ahazten duzu
Korrika nenbilela ito, erori nintzen
Hormigoizko hesitik elurra ikusi nuen
Han hemen basoan, mamua bezala
Ateruntz bota zen zure burua
Zoru eta iskinak mihiz garbituak
Gaua pasatzera sartu egin nintzen
Goizeraino eldarnioz infernuan amiltzen
Goizez deabruekin amildua nintzen
Nere masailean antzar odola da
Ziria da badakit, ez edan, ez kanta,
Ez gurutz, ez bihotz, ez mendeku itsu,
Erail, ehortzi, goibeldu, ahaztu
Euriak lehen pentsamendua ureztatzen du
Bidexkak urtu, gurutzatu gara, aizu!
Iluntasunean dena berdin da
Ez nazu gogaitu aurrezka gaude eta
Alproja aurpegia, zure aitarenean
Ez kontatu aita, dena igaroko da
Alaba ilarak biluzten, eratzaten,
Erail, ehortzi, goibeldu, ahaztu
Begiak enbor marretatik presaka
Aurpegia bueltakaharri ta oinatzetan
Belarra ezkutatuz zulo araka ezinean
Dena ahaztu, zelatatu eta lotara joan
Kai dizdiratsuan eguzki argia
Sustraigabeko baso,hondo gabeko ate
Belaun tolesetan ikara errautsak
Egurrezko lore hobien gurkeran
Begiak enbor marretatik presaka
Aurpegia bueltaka harri ta oinatzetan
Belarra ezkutatuz zulo araka ezinean
Dena ahaztu, zelatatu eta lotara joan