1998 - IZ
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1993 - IZ
PARTAIDEAK
1992 - IZ
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1990 - IZ
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1987 - Xoxoa
PARTAIDEAK
1986 - Xoxoa
PARTAIDEAK
1985 - Xoxoa
PARTAIDEAK
Xabier Saldiasek (ahotsa eta gitarra), Jose Luis eta Alberto Frantzesena anaiek (teklatuak eta bateria, hurrenez hurren) eta Iñaki Arenasek (baxua) sortu zuten Egan, Azpeitian (Gipuzkoa). Jose Luis Frantzesena Schubert-ek (Azpeitia, 1942ko abuztuaren 17a) Ez Dok Amairu sortzeko lehen bileretan parte hartu zuen eta Ordiziako Yoloak taldean aritu zen. Xabier Saldias berriz, Olatz arrebarekin aritutakoa zen Benito Lertxundiren eta Nemesio Etxanizen kantuak abestuz, baina 1968an bakarka kantatzen hasi zen. Irunen egindako lehiaketa batean lehen saria eskuratu zuen “Nere herriko langillea” kantuarekin, eta Arrasateko dantzaleku batean bi sari irabazi zituen: abesti ezezagunetan lehenengo saria, eta protesta kantuetan, bigarrena. Lehen aipatutakoaz gain, “Euskara, ialgi adi mundura” abestu zuen. Geroago disko txiki batkaleratu zuen.
Xabier Madina kantaria (Akelarre) laguntzeko elkartu ziren geroago Egan sortuko zuten kideak, eta 1970eko uztailaren 30ean egin zuten estreinaldia, San Ignazio bezperan, Gautxori tabernan. Emanaldiak eskaintzen hasi eta urtebetera, Jose Luis Frantzesenak taldea utzi eta Iñaki Kortak hartu zuen haren lekua. Ez zen aldaketa bakarra izango, geroago Gonzalo Pelaezek beteko baitzuen soldadutzara joandako Iñaki Arenasen hutsunea. Zenbait urtetan laukotean ibili eta gero, Joxe Mari Pelaez Peke gitarrista sartu zen Eganen, 1984ra arte iraungo zuen formazioa osatuz. Urte hartan, Imanol Aranburuk (Sakre) ordezkatu zuen Iñaki Korta, eta ez zen beste aldaketarik izango 1994a arte, taldea banandu zen arte.
Herrietako jaietan euskal giroa jartzeko eta dantza egiteko musika modernoa egiteko sortu zen Egan, eta, hori lortze aldera, dantzaldietan euskal kantarien abestiak jotzen hasi zen, Xabier Leterenak eta Benito Lertxundirenak esaterako, baita atzerriko taldeenak ere, The Beatlesenak esaterako, euskaraturik. Segituan egin zen ezaguna Gipuzkoako herrietan, eta geroago beste herrialdeetara zabaldu zen taldearen oihartzuna, bereziki Bizkaira. Akelarrerekin batera, dantzaldietara jendetza erakartzeari dagokionez puntan ibilitako taldea da Egan, eta badira urtero hutsik egin gabe taldea kontratatu zuten herriak, hala nola Mutriku (Gipuzkoa). Dantzarako aproposak ziren kantu ezagunen euskarazko moldaketa atseginak lantzea, bost taldekideen arteko ahots harmoniak zaintzea eta Saldiasen taula gaineko karisma eta komunikatzeko dohaina izan ziren Eganen arrakastaren gakoetako batzuk. Urterik oparoenetan 200 emanaldi inguru eskaintzen zituen Eganek.
Besteen kantuekin egindako euskarazko bertsioek ekarri zioten ospea, Les Humphries Singers (“Lo ez Mexikon“), John Denver (“Loiolan jai jai”, “Izarraren lorratza“), Stealers Wheel (“Astelehena“), Everly Brothers (“Bat eginik“) eta Flaco Jimenezenak (“Ireki bihotza”), besteak beste, baina bereziki Queen taldea miresten zuen Saldiasek. Horrela, Freddie Mercury kantaria hil eta gero, disko oso bat eskaini zion talde ingelesari, Queen omenduz(IZ, 1992). Urte berean, Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak festa egunerako kantua sortu zuen Saldiasek, eta 1993an Euskal Telebistan H-Egan saioa aurkezten hasi zen, Pako Aristi idazlearekin eta Xabier Euzkitze bertsolariarekin.
70eko hamarkadaren hastapenetan plazaratu arren, 1985era arte taldeak ez zuen kaleratu lehen diskoa. 1994a bitartean, zortzi disko eta bilduma bat argitaratu zituen. Urte hartan, Saldiasen eta gainerako taldekideen arteko liskarrak zirela medio, taldea banandu egin zen. Saldiasek musikari berriak bildu zituen, eta Egan izenari eutsi zion, Berria erantsita, eta besteek Trabuko sortu zuten. Trabukotik beste bi talde sortu ziren epe laburrean: Irailerako 6 eta Keinu. Egan Berriak kantu propioen aldeko apustua egin zuen lehen diskoan, Berria (IZ, 1995), baina ez zuen oihartzun handirik izan. “Beti bertsioak egiten ibili eta gero, gure kantuekin atera genuen diskoak ez zuen batere arrakastarik izan. Egan, erromeria, rantxera, tirolesa… esparru horretara mugatu gaitu, nonbait, jendeak. Hasieran, gu rockeroak ginen, baina jendeak horretara eraman gaitu”, zioen tonu etsian Saldiasek (1). Hortaz, bertsioetara itzuli zen hurrengo lanetan.
2004an formatu berria estreinatu zuen Egan Berriak, musika tresnak sakrifikatu eta bi emakumezko korista eta dantzari jarri baitzituen. Joera berrietara egokitu beharra argudiatu zuen Saldiasek: “DJak plazan sartu dira, eta jendeari bost inporta zaio zeinek jotzen duen edo zein musika tresna dauden; jartzen duen giroak bakarrik axola du. Itxuraz arreta handiagoa jartzen zaie dantzariei eta ikuskizunari, musika jotzeari baino. Horregatik, joera hori ikusita, formatua aldatu dugu” (1). Plaza giroaren gainbeherak ere eragin dio Egan Berriari, urteko emanaldi kopurua berrehunetik erdira murriztu baitzaio.
Egan Berrian ez ezik, Pasaia Orchestran ere abesten du Xabier Saldiasek. 2008ko abenduan egin zuen estreinaldia big band horrek.
Testua: Jon Eskisabel
1998
ABESTIAK:
Musikari-Iheskari-Gau iluna
Zakilixut
Potpourri country
Gau txori
Burutikan-Kanillas-Atsegin nauzu-Ikuitzak arraultzak
Gizon arlotea
Bat eginik
Libre-Baikor-Adarra jotzen-Batera
Mexikon lo ez
Maitasun hitzak
Denok dantzara
Potpourri Caribe
Zergatik-Ahaztu hadi-Kaxkarina-Bizitzaren azoka
Potpourri bals
Gimnasia ariketak
1996
ABESTIAK:
Nere bihotz puxka
Ameriketara joan nintzen
Bihotzeko beltzarana
Matilde
Ene maitea nauzu
Mejiko
Harriek ozen erantzun
Beltxa Tomasa
Intsumisioa
Iheslaria
1995
ABESTIAK:
Oraingo gaztedi berria
Natura
Martxa eta kitto
Hirukiaren kamutsa
Cariben ere txakurrak hanka hutsik
Zu barik
Txibirish
Aitari
Mariren reggaea
Egan berria
1993
ABESTIAK:
Uxoa
Daukat
Mendira
Erraz lortu nuen
Kilometroak
Bakarrik
Kafe tristea
Dantza eta kitto
1992
ABESTIAK:
Erregin hiltzailea / Killer queen
Ez geldi orain / Don't stop me now
Itsasoratu ahizpa / Sail away your sister
Maitasuna ergelkeria da / Crazy little thing called love
Lagunak beti lagun / Friends will be friends
Jarraitu jokua / Play the game
Itzuli Leroy Brown / Bring back that Leroy Brown
Maitasun hitzak / Words of love
Jauzten den mailua / Hammer to fall
Ikuskizunak jarraitu behar du / Show must go on
ABESTIAK:
Loiolan jai jai / Annie's song
Lo ez Mexikon / Mexico
Astelehena / Monday morning
Gau txori / Something in the night
Izarraren lorratza / Take me home, country roads
Zeren maite zaitut / You know that I love you
Maitasun hitzak / Paroules d'amour
Denok dantzara
Gure historia / Top of the world
1991
ABESTIAK:
Askatasun eguna
Festa jatorra
Esan nizun, maite zaitut
Mireni eskainia
Biok bizitakoak
Bakardadea
Berriro ekin
Heriotzak emanez gero
Beltzen antzera
Poutpurri Mazedonia
1990
ABESTIAK:
Korrika
Ardo gorri naparra
Ireki bihotza
Maiteaz galdezka
Gizon arruntaren koplak
Ekintzaren indarra
Bibolina saltoka
Potpourri bals
Bizitzaren legea
Panpina jostari
Potpourri rock
1988
ABESTIAK:
Gure istorioa
Libre
Gaztedi asinkopatua
Zergatik
Musika kutxa
Gimnasia ariketak
Gizon arlotea
Bat eginik
Reggae gaua
Kaxkarina
Entzun nere kanta (Ikasketaz)
1987
ABESTIAK:
Denok dantzara
Goazen gure irratia
Udaberria
Maitasun hitzak
Zakilixut
Adarra jotzen
Gau illuna
Batzaile, ez banatzaile
1986
ABESTIAK:
1985
ABESTIAK: