1973-77 urteetan orduko kantaldien mugimenduan kantautore ibilitakoa da Edu Iriondo. Institutuko irakasle ogibidez, kantak sortzen eta prestatzen ibili da urteetan. 2013an lehen disko-liburua argitaratu zuen, “11 istorio musikatu”, eta 2020an bigarren disko-liburua kaleratu du: “Satorra eta gu”, 11 kanta berrik osatua. Letrak eta musika beronek sortuak dira. (Argazkia: ‘Barren’ aldizkaria)