Ritx (Raperos de Emaús) eta Aingeru (Soñadores Natos Sñ-Nt) dira Edozein Bi. Proiektu berri honetan rapa eta reggaearekin nahasten da euskara. Ezaugarri bezala duten alderdi soziala alde batera utzi gabe, mezu positiboa eta egunerokotasunaren freskotasuna somatzen da abestietan. Orain arte, euren proiektu pertsonala izan den euskarazko rapa sustatzeko helburua burutzeko aukera izan dute Edozein Bi – Aingeru & Ritx taldearekin.