2022.05.05
Dukkha

Dukkha

Zain

Egunero hasten da
Gezur politen ezkontza
Noiz aldatuko iritzia?
Noiz izango perfektoa?

Ez dago lamirik
Ipuinak amaitu dira
Denbora ez da existitzen
Baina gorputza kiskaltzen doa

Denak itoko garen arren
Gurpil hau ez da gelditzen
Historia motorra da
Ta odoloez elikatzen da

Zer normalizatuko den beldurra
Nor gorrotatuko dugu hurrena?
Maskarada behartu hau
Garesti ordaintzen ari gara

Ezin dut zain egon