Baina hemen nago
argi gabeko mundu hontan
izar baten bila
orbitan sartzeko asmotan
Baina ezin mugitu,
beti sistema berbera
eta ezin murgildu
galaxiaren beste besoetan
Gazte nora hoa?
Ez naiz erantzungo zaituena
Oinen atzetik noa
Jarraituz beren arrastoa
Ez aburu ez gogorrik
airezko kale hutsetan
helmuga ideia barik
geratu naiz bide ertzean
Nire arima gose da
emaidazu erantzun bat
Poetak esan zidan
ea zein zen nere helburua
ta ordundik naiz ixilik
ez zait bururatu zer esan
Zer eman nizun?
Hustik nagoela
Zer galdu dut?
Ez naizela berbera
Edozer eginik,
nire arima gose da
Ardurak pisu
Emaidazu erantzun bat
Erretzen ari naiz
ta ez nau baretzen itsasoak
inora begiratu
ta hortxe dira mamuak
Zer nahi ote dute?
Zer dute nire kontra?
Ez al dute ikusten,
ni ere itzal bat naizela?