Urteetan bazterturik
Atxiki nauzu isilik
Ez zenuen nahi besterik
Zure hotsa entzun ezik
Ta kantatzen hasi zira
Ahots ederra duzula
Gero oparoa salduta
Baina gezurrez josia
Deabrua ni nintzela
Hori sinestarazia
Joko horretan ez zira
Beti izan oso fina
Jarraitzaileak badira
Hor tiratzeko aria
Bide hortatik joan dira
Ahantziz esentzia
Amets gaixtoek ere bai
Behar dute amaiera
Horri esker ere darrai
Guztion itxaropena