Beti penetan dabiltza
Etxerik ez eta hotza
Bizkarrean eramaten bildutako miseria
Axolagabetasuna
Haien egunerokoa
Hori baita beti gehien jasan behar duten mina
Amets bat egin dut, bai adixkideak
Denentzat argi izanen den eguna
Denok berdinak sortuak garela
Berehala ezagutuko dugula
Ez da ez bizi errexa
Aukeratu ez dutena
Malda gorako bidea
Lehiatzera behartuta
Amets bat egin dut, bai adixkideak
Denentzat argi izanen den eguna
Denok berdinak sortuak garela
Berehala ezagutuko dugula
New Delhiko haurrideak
Pariseko kalekoak
Zuentzat ere omen da
Ateratzen eguzkia
Amets bat egin dut, bai adixkideak
Denentzat argi izanen den eguna
Denok berdinak sortuak garela
Berehala ezagutuko dugula