Alde zaharreko
harrizko eraikinak
etxe berrituen
larrialdi irteerak
dira gainontzekoen
pipiak jotako eskailerak
eta gero aldirietan
ahurraren ifrentzua
bloke koloretsuak
etorbide antzuetan landatuak
kostako herri ustiatuetan
eraisten eta altxatzen diren
habeen karranka
gazte tematuak
orubeok birjabetu nahian
baserri zahar utzietako
ipuin edertuak
ganbara zokoan
ahaztutako uztak
ez dira geratzeko
ez bada bertan harrapatuta
ikusi baitut zer den
postaletara esnatzea
erakutsi leiho bat
ba omen den ostertz zabalera
paraje hobeetan
darabilt irudimena