«Galtzen ari haiz
alferrik galtzen ari haiz»
diot errepika eroan
geldiezin doan ibaiertzean
gorantz begira banengo bezala
errogabeturik zoriaren sehaskan
begirada jolasti baten harramazka
behialako izenen oihartzun lausoak
zatarki erasotu nau
"Galtzen ari haiz
alferrik galtzen ari haiz"
diot errepika eroan
geldiezin doan ibaiertzean
gorantz begira banengo bezala
noraezak ez du akaburik ez bada
ihesari urratsak ostu beharra
itzultzeko modu bat finkatzen hastea…
honezkero premia da
baina hazten ari da
apurka esnatzen ari da
-hara maiatzaren ahuena-
lozorrotik irten denaren gosez
bere mugarantz doana bezala
non da bizitza puskaka jateko gogoa
jende ederra ezagutzekoa
iragan diren ametsek
itsutzen dutenean
grina ari du pasio
suharren errepideetan
baina hazten ari da
apurka esnatzen ari da
—hara maiatzaren ahuena—
lozorrotik irten denaren gosez