Hartxintxarrek belaunburuak
urratzen zizkiguten
eta aldiro gorriagotzen
zaurietatik odol errekek
arrastoa uzten dute
urteetan aurrera hasten dira
galtzerdietan lehortzen
arnasbideak tai gabe
oztopatzen dizkigute
zaila da saiak asetzen
geure denbora den jauregitik
egotzi nahi gaituzte
espaloi hutsetara inoiz ez da
egonkortasunik heltzen
hartxintxarrek belaunburuak
urratzen zizkiguten
han galtzeko askorik ez zen
gorputz oso bat dakargu jabetzan
zaurgarrienen arkupe
orain eta hemengo asmoetan
hutsetik erne gaitezen
zoru labaineko gainazaletan
zenbat min dakarzu betazaletan
bedi amorru suzia garretan
izotzezko hormen arrakaletan
bitez arrosa gorriak kaleetan
buztinezko oinen azazkaletan