Zer egin du oroimenak gutaz
zulodun presa bat baino ez
zipriztin bakan batzuen gomutaz
leher zedin nahi ez bagenuen
«zenbat oroitu behar da orduan?»
galdetuko balidate
«hamaika hitz eta bat gehiago»
erantzungo nieke
etenik gabeko haririk
ondo lotutako paisaiarik
aurki al daiteke
arrazoiz moldatzen ez den
lurralde arkaiko urrunean
haraxe itzuli beste azkurarik
ez dut izaten batzuetan