Esadazu egia
beltzean datzala biharamuna
apartamentu hau
ez dela inoiz galduko
esadazu egia
loak ez duela dena ezabatuko
argiak itzalita beste gauza batzuk
ikusten direla
maitasuna
besarkada isil bat
besterik ez dela
oroituko dudana gertatutakoa baino
ederragoa eta hutsagoa
edo hotzagoa eta zentzudunagoa
izango dela beti
esadazu promesak
keinu txikiak direla
eta birigarroek esnatuko gaituztela bihar
baina etzi agian ez
esadazu loak
inoiz ez duela dena ezabatuko
esadazu egia
eta topa egin dezagun