Ispilua aurrean
—bizitza lanerako—
lehertzear muturrean
—bizitza ez delako—
begirada lurrean
pasa izango zinen
—triste ikusten zaitut—
esan dizunerako
aldarte makurrean
adore eskerako
senarrak adurrean
oraindik bezperako
kiratsa agurrean
—maiteak al ginen?—
zaku bete harri
gaur ere kalerako
su zara elurrean
oinaze baterako
pausaje ziurrean
prest datorrenerako
egurats zakurrean
zaildua izan zinen
eremu mortuetan
ez goata arterako
ispilua aurrean
gogoa aurrerako
urkoak egurrean
lehertzen denerako
beregandik hurrean
pasa izango zinen
gaur begi argiz zatoz
esan dizunerako.