Bideoa eta edizioa: Josu Eizagirre
Argazkiak: Yolanda Eizagirre
Zuzendari artistikoa: Angel Aldarondo
Odolez margotuko ditut nire ezpainak
Bakardadearen zulotik datorren misantropoak
Zureak senti ditzan
Elegantziak lekurik ez du
Ene bihotz neurekoi hontan,
Atzo arnastutako kea ere eskeini nizun
Haizerik basatiena espero zenuenean.
Ezer nuen sentitzeko
Milaka arrazoi ditut gizaki hobea izateko,
baina errua lotsari botatzea erabaki nuen,
nire baitan dauden desirak zapuztuz,
nire amets eroak lokartuz.
Irabazten utzi naiz, inertzien aurkako borroka honetan, eta barkaidazu.
Horregatik gaur, biluztu eta zurekin balizko askatasun hau bizi nahi dut.
Zerbait bizi, zerbait.