Bideoa eta edizioa: Josu Eizagirre
Argazkiak: Yolanda Eizagirre
Zuzendari artistikoa: Angel Aldarondo
Suziririk ez daukat zuretzat
Sedukzioan eroritako poeta baten kronikak
Hemen dakarkizut prostituzio buruzale hau
nolabaiteko erakusleiho dosi baten bila
Aspaldi utzi nion bizitzaren zentzua bilatzeari
Eta aspaldi entzun zenuen: dena esanda dago
Denbora gehiegi galdu dugu hor nonbait
Eta orain nostalgiak pozoindu digu gure azken kanta
Ba al dut lekurik mundu honetan garrasi egiteko?
Ba al dago inor mundu honetan nire oihua entzuteko
Koldar esnatu da atzo lotsati zena
Eta leiho atzetik begiratzea ahaztu zait
Tentazioak eraman nazala
Zoriontasunera bederen:
Zer daukagu gaur nobedadeen zerrendan?
Slogan erromantiko bat eta
"Menos jarkore y más folklore"
Ez da ondo aterako, ikusi duzu: saririk ez da
baina zerbait geratuko da