Bideoa eta edizioa: Josu Eizagirre
Argazkiak: Yolanda Eizagirre
Zuzendari artistikoa: Angel Aldarondo
Hilik dago, nire eskuek eskatzen duten ordainsaria, miserian ereindako hazia.
Hilik dago, zilar dizdirak eragiten didan
itsutasuna, etorkizunaren demagogia
Gure burua saltzen ikasi dugu
Arduren eta izan beharren pisua somatu dut
Nahi dutena izatea lortzeko zama dut lepoan
Erantzi dira zuhaitzak, basorik ilunenetan
Eta biluztu nire beharrak
Emankortasuna urri den aro honetan erantzi beharko gara erantzi
Akorde tartean akatsak ezkutatzeari utzi eta biharko dilemez ahaztu beharko gara ahaztu
Gure bizitzaren gidoian zoriontasunari tarte bat uzteko behintzat
Arduren eta izan beharren pisua somatu dut
Nahi dutena izatea lortzeko zama dut lepoan