Seme maite, lasai egon
laister hemendik urrun egongo garela
Zigor hau zuregan erortzea
onartu behar dugu
Bagoaz, ta orain bertan hiltzen bazara
ba horrela izan dadila, ez gaituzte ulertzen
Adi jainko, atzerantz ez dugula emango
hurbil dago jada Mexiko
Inoiz arte
Berriz idei ustel berdinei esker bizitz bat galtzen da
(Gelditu, behingoz, gelditu!)
Ta zenbat gehiago galduko dira erokeri beraren izenean?
Aita, nora goaz?
Non daude argi ta manta txuriak?
Ume bat, bai, baina ez naiz inozoa
Hau ez da ondo bukatuko
Eta odola tantaz tanta mendero erori den arren
horma beraren kontra jotzen dugu gaur ere
Idei jakin batzuk gaixotasun bihurtzen dira
eta aldapan behera doaz
Berriz idei ustel berdinei esker bizitz bat galtzen da
(Gelditu, behingoz, gelditu!)
Ta zenbat gehiago gaduko dira erokeri beraren izenean?
Bortxaketak, torturak, misilen jaurtiketak
aipatu ahalko nituzke
Asko hil dira jada, min asko dago jada
denbora gelditu dezagun
Eta biharko egunsentiak mundu zentzudunago bat uztea
non fanatismoaren hatzaparrek bizitz gehiago eramango ez duten
Non hartu beharreko erabakiak orri zaharretan ez datozen