2022.07.18
Txilly

Txilly

  • 1997
  • Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Rapa
Utikan

Utikan

Grabaketa, nahasketa eta masterra: Julen Etxebeste

Kamera: Oihan Gastesi

Guazen

Guazen

Ekoizpena: Ander Garitas

Bideoa: Aitor Bereziartua

Kamera: Oihan Gastesi

Atzera

Pausoak

Atzera

Banoa

Atzera

Utikan

Grabaketa, nahasketa eta masterra: Julen Etxebeste

Kamera: Oihan Gastesi

Atzera

Guazen

Ekoizpena: Ander Garitas

Bideoa: Aitor Bereziartua

Kamera: Oihan Gastesi

Noraezean

Bi pauso ondoren burua jaten.
Leku berean naiz, ezin aurrera egin.
Ibiltzen irakasten digute
ez dutelako nahi gu pentsatzen geratzerik.

Xehetasunetan galduta, noraezean,
iparrorratza bueltaka.
Eztakit non nagoen,
baina horrek duen xarma zer?
Miresmenak sortarazten du idazlea.

Galduta egotearen konotazio txarrak,
zalantzazkoa baztertzen, gizaki geldoak.
Eredu markatu batetik at,
mendia libreki gurutzatzen duen arranoa.

Haizeari hitz egin nion
berriz sentituko nuelakoan.
Aspaldiko zauriak laztandu zizkidan,
esan gabe zioan ez zizkiola kontatuko inorri nik botatakoak.

Bidean galduriko sekretuen oihartzuna entzun da Oiartzunen,
hau da entzutekoa.
Hitz jolasak beste behin nire buruan,
ahotik botatakoan oxigenoa.

Tira birak, bai eta ezak.
Arrazoia pertsona balitz denak hari galdezka:
ea zergatik, ea baden beste modurik,...
Mundu honetan autonomia ez dago sobran.

Menpekotasun hutsa batak bestearekiko,
zoritxarrez ni zaku hortan;
dela familia, direla lagunak.
Ezinbestekoak baina alderaezinak:
drogomenpekotasuna.

Ilundu orduko nire ideiak argitzen,
oroitzapenek asaldatzen naute.
Gau ugari pasata gatoz hona,
aurrerantzean lo gehiago egin behar dutela diote.

Ohean etzanda ideia jarioa,
iturri amaigabe baten moduan.
Buruan eztanda.
Ez ikusiarena egin bere mutur aurrean.

Ez naiz inoiz izan harremanetarako ona,
konfidantza eza.
Lagun ditutenetaz ere agurtzen ikasi behar dut,
bihar jada ez gaude agian.

Damuak orduz kanpokoak behar dute izan, iraganari begira:
nor zen lagundu behar nuena?
Burua altxa eta ikusi dudan ispiluko mutila.

Inguratzen nauenaren preso,
nire burua non dagoen jakin nahi dut.
Zirko etengabe honetan ni lekuko.
Alde egin nahiko nuke, arnastu.