2022.07.18
Txilly

Txilly

  • 1997
  • Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Rapa
Utikan

Utikan

Grabaketa, nahasketa eta masterra: Julen Etxebeste

Kamera: Oihan Gastesi

Guazen

Guazen

Ekoizpena: Ander Garitas

Bideoa: Aitor Bereziartua

Kamera: Oihan Gastesi

Atzera

Pausoak

Atzera

Banoa

Atzera

Utikan

Grabaketa, nahasketa eta masterra: Julen Etxebeste

Kamera: Oihan Gastesi

Atzera

Guazen

Ekoizpena: Ander Garitas

Bideoa: Aitor Bereziartua

Kamera: Oihan Gastesi

Askatasunaren preso

Denboraren hotsak esnatu nau.
Zuria belzteko gogoa, papera kanta bihurtu.
Hegoak hartu eta goazen hemendik
beste leku urrun batera.

Zer egin behar duen galdetzen diot neure buruari,
ea berak zer egin behar duen.
Biok bakarrik,
bakarra edonorrentzat,
barruan gordetzen baitut nik.

Aspaldidanik darabil,
jira-bira amaigabea nire basamortu hezean,
ideiak aurki geratzen baitira agerian.
Irteera bilatzen sarreratik hurbil.

Ezinikusi begiak irekirik,
ezin sentitu bihotz taupadekin.
Odola gorputzean dabil,
baina ez du inguruko ezerrekin harremanik.

Bakarrik buruari ematen,
ez dakit non nagoen.
Ideiak aurki dira perpaus,
nire bidea tinta.
Noraezean oraindik.

Presarik gabe, nire erritmora mugatuz.
Non gaude?
Betiko galdera,
ez dago erantzungo duen jainkorik.
Zerua, lurra, infernua the same shit.

Askatasunaren preso,
Etxean bakarrik Macaulay eta biok;
aukeratzera beharturik.
nor baino nor.

Zein naiz ni?

Ispiluko hori edo besteen artean azaltzen dena?
Gizarteko hezkuntzan hazten partaide izateko gero.

Tristea benetan.
Denak lana bila dirua xahutzeko,
ez dago herrian.
Ni lehena nire gorpua diru truk saltzen.
Hipokresia.

Kontziente izatea ez da gutxi
nire ingurua ikusirik.
Bakoitza bere munduan,
baina alai eta pozik.

Inbidia hutsa nik haiei,
denbora osoan burua jaten.
Aspaldiko testuetan ere antzeko zer edo zer zioten.

Inkognitaren bila; pienso luego existo.
Melankolia:
iraganeko irudiak nire begietan preso.
Aurrean dudanarentzako garaiak heldu dira.