2022.07.18
Txilly

Txilly

  • 1997
  • Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Rapa
Utikan

Utikan

Grabaketa, nahasketa eta masterra: Julen Etxebeste

Kamera: Oihan Gastesi

Guazen

Guazen

Ekoizpena: Ander Garitas

Bideoa: Aitor Bereziartua

Kamera: Oihan Gastesi

Atzera

Pausoak

Atzera

Banoa

Atzera

Utikan

Grabaketa, nahasketa eta masterra: Julen Etxebeste

Kamera: Oihan Gastesi

Atzera

Guazen

Ekoizpena: Ander Garitas

Bideoa: Aitor Bereziartua

Kamera: Oihan Gastesi

Artaldetik trap!

Euskal trapa ustiatu gabeko meatzea.
Urre kilo kopuru handia ritmo hauetan.
Hemendik aurrera nahitaez entzun beharrekoa.
Hau hasiera besterik ez da.

Oiartzungo arbolen fruitua.
"Artaldetik trap" euskal dantzan agurra.
Ongi etorriak ospatu in behar direlako.
Adiskide berria entzungai, jendea KO.

Aurpegi arraruk zerbait berriya entzun orduko,
guzti horiei barkatu
neuk begiak irekitzeagatik,
hala konturau nintzen badela bizitza kobazulotik urrun.

Kobazulotik urrun.
Bertan duela urte askotako diskurtsoaren oihartzunak dirau.

Nire bizitza, nire letrak;
bizitzen dudana kontatuz.
NEGUAn IRTEERA aurkitu nun.

Urtaro berriei eskua luzatuz.
Erantzunaren bila: zenbat buru, hainbat aburu.

Atsotitzak herriaren islada, izana,
ispiluaren aurreko mutila noiz hazi da?
Etxetik lanera autonomia bilatzeko,
nire gorpua alienatuz,
kasualitatea?

Sistemaren barnean, eztago besterik,
akerrak ihes egin zuen aspaldi.
Autosuntsiketa bultzatzen duen gizartea.
Bizitzeko lan egitea bilatzen dut soilik.

Bizitzeko lan egitea, ez lan egiteko bizitzea.

Inguratzen nauen orotik kanpo, ezin hobeto,
aspaldian ez bezala.
Ezin oroitu zenbat nuen gustuko,
horregatik islatu behar izan dut gau honetan.

Egun sentitik gertuago gauerditik baino.
Nire poeta sena itzartzen den unea.
Iluntasunean eroso:
begiak irekirik ez dut egin inorrekin topo.

Neure bidean naukazu,
pauso baten ondoren bestea ematen.
Esaidazu
nola ibili behar dudan,
nola jantzi behar naizen,
nik ez dizudala kasorik egingo.

Inposiziorik gabe zer giƱateke?
Animalia libre, aske.
Tendentzien kateak hautsi,
saiatu izaten,
saiatu zu zeu izaten.