2022.07.18
Txilly

Txilly

  • 1997
  • Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Rapa
Utikan

Utikan

Grabaketa, nahasketa eta masterra: Julen Etxebeste

Kamera: Oihan Gastesi

Guazen

Guazen

Ekoizpena: Ander Garitas

Bideoa: Aitor Bereziartua

Kamera: Oihan Gastesi

Atzera

Pausoak

Atzera

Banoa

Atzera

Utikan

Grabaketa, nahasketa eta masterra: Julen Etxebeste

Kamera: Oihan Gastesi

Atzera

Guazen

Ekoizpena: Ander Garitas

Bideoa: Aitor Bereziartua

Kamera: Oihan Gastesi

Beste bat arte

Melankoliaren agerpena
tanta bat isuri ondoren, idazteko aukera.
Barruak husten paper zuria betetzeko.
Horra hor beltzez nire penak.

Beste behin hemen nauzu, hamaikagarrenez,
nire saminak ekiditeko prest.
Zauriak uxatu nire ondoan dabiltzanei esker.

Haiei lagundu beharra, malkoen istorio garratza.
Ezin egin dezakegu beste ezer.
Dena den, hor izango nauzue irribarre batez;
iluna argitzen saiatzen;
baso erdi hutsa osorik betea ikustarazten.
Ikuspuntu desberdinen arteko erlazioa.
Itsu batek ikustea badaki zer ez den.

Eta horrela baloratzen dugu,
galdu arte genuena edukiko ez bagenu bezala,
inozoak garela,
ilargiaren distirak eguzkia ahaztea eragiten digula.

Beste behin hemen nauzu, hamaikagarrenez,
malkoen istorio garratza.
Baso erdi hutsa osorik betea ikustarazten,
itsu batek ikustea badaki zer ez den.

Gizakiaren miraria:
begien aurrean magia eta bizkarrez jartzen gara.
Hori baita gure esentzia, inozoak jaiotzetik.
Giza natura: ustelkeria.

Harreman estuak haizea besterik ez orain.
Aspaldian egon ez arren zure falta sumatzen dudala,
egia aitortu beharra,
azken hatsa bailitzan.

Barruko guztia ezin kanporatu;
zenbat etsipen, zenbat amorru giltzapetu.
Nondik hasi jakin ez. Mutu.

Kanpoko barruari zelatan ea noiz iritsiko.
Etsitako mugak berreskuratuz.
Izango garena denboraren legeak erabakiko duenaren ziurtasun osoz.

Ezin amestu ezpada esna,
ezin sentitu ez bazatoz niregana.
Eguzkia ate joka, hor kanpoan,
negua amaitu berria da.

Ezin amestu ezpada esna,
ezin sentitu ez bazatoz niregana.
Ametsak sentituz, neguaz gozatuz,
ikasiz, udaberrirantz.

Negua lehertu bezain laster hasi nintzen, une orok amaiera du.
Beste bat arte.