Eskoria-tzan, Karkaxa, Heriotza, Naun eta Fist Fucking taldeetan aritutako musikariek sortu zuten Captain Nemo. Gipuzkoako punk-rockaren bi gune nagusiek egin zuten bat taldean: Donostiako Buenavistak eta Lazkaok. Hala ere, hardcorea zen Captain Nemoren elikagai nagusia, eta hitzetan zinemako eta literaturako erreferentzia ugari erabiltzen zituzten. Esaterako, bigarren diskoaren izenburuak, 1280 Euskal Hiria-k, Xabier Montoiaren Euskal Hiria sutan eta Jim Thompson Pop 1280 ditu oinarri.