Blanquita Carraquela

Blanquita Carraquela

  • 2020
  • Donostia

Azalak

Euri tantak labain doaz gure hirian
ez du jada ezerk eusten bere tokian.
Neoizko edertasuna piztu eta itzalian,
iraupen eskean laztan bat gauerdian.

Inork ez dezala ezer kantatu orain,
azalek ez al dute ba poesiarik?

Ihesi doana ihesi agertzen da, esan zenidan,
jende artetik azalduta abenidan.
Agurrak beti harramazka, nahiz orain badakidan:
gauzek luze iraun dezakete despedidan.

Inork ez dezala ezer kantatu orain,
azalek ez al dute ba poesiarik?

Une hau azkena bada, heldu gerria,
iraun dezan gauak gelaren barruan.
Errukirik gabe dator eguzkia, (eta)
hiri tantak labain doaz gure larruan.