Piztu, gaua sua zabal dadin,
herri zaharturiko hontan,
biharra ez baita hildakoena
asmatzeko dugu oraindik amets handiena
memoria bat etorkizunez bete
Esnatu daitezen berriro kaleak
Dantzatu iraultza, irauli herrigintza
Esna dago gazteria
zain dugu egunsentia
Jarraituko dugu elkarrekin lanean
suteak piztuz taberna, ideia ta begietan
Suteak muxukatu zure azalean
egunsenti sinesgaitzen bezperako gauetan.
Ez gaituzte harrapatuko lotan gure ohetan!
Iraultza dantzatu, herrigintza askatu
esna dago gazteria,
zain dugu egunsentia, egun berria.
Danba danba Danbada gure iraultza
Kaleko oihuak berriz gogor entzuten dira
Dantza dantza dantzaka gure iraultza
Bat, bi. Bat, bi. Herria mugimenduan.
Ozen esan nahi dudana
guk bidean, elkarlanean
Besoak gora, eutsi aurrera
Egurra labean, txinparta, sua!
Hona hemen bada, mezu berria
dantzan apurtu lege guztiak
Gure eztanda, gure indarra,
gure betiko bizimodua!
Dantza dantza dantzaka gure iraultza
Kaleko oihuak berriz gogor entzuten dira
Danba danba Danbada gure iraultza
Bat, bi. Bat, bi. Herria mugimenduan
Poliki poliki poliki danbadaka
odolberriak hegalak ditu gaur egun martxan
Poliki poliki poliki danbadaka
gure ekintzak aho betez kalean entzunda
Jaiotzean dena emanda
sutan sentitzen bazea
taupadaz taupada
zure munduari bira
nondik norakoan
bortizki itotzen bazea
Lasai arnas hartuz
arbasoak golkora
Plazak / haitzak / gaitzak
aitzakien kontra
kaleko odola ez du
atxintzen denborak
non da zure erronka
akaso ate joka
ez da zio falta
gaur edo bihar
egon/ prest/ erne
ezeren neke
etxean geratzeak
ez du onurarik motel
Ez / esan /ezetz
kexu merke
altxatzen zaren unetik zauz
denon herria
Auzolana festa bat da,
gure kabuz egitean,
berriz jaio jaioko gera,
koloretako mila bele bezela,
Gazteok dantzatu, gazteok asmatu
Itxarongo dugu esna (x3)
zain dugu egunsentia, herri berria
erre gintuen su berbera gara!