zu zeu izan esan zenidan
jakin banu zein naizen
non etsai publiko nagusia
tristura den
autosugestioa
merke zorion kiloa
ispiluari irri egin
eta eutsi indar guztiekin
zoriontsu ez bazara
errua zurea da
tristurak ez du arrazoirik
osasuna arrazoia da
arrazoizko mundu bat
hori da nahi duguna
exijentzia guztiak
bertan behera hondoratuak
zeru grisak
tripetan sartu zaizkizu
sufrimenduen itzaletan
beharrezko egia asko daude
nire odola eman nahi dut
mundu libre baten alde
otso beltz bat haiz
koloretako mundu batean
eta begira, begira nola
euria hasi duen