hasiera amaiera duzula
tori nire sexua
inteligentzia kexu da
gauza asko ezkutatu da
zure egia gezurra
bere egia laburra
arnastu askatasuna
eurena ez bada, zuk daukazuna
badatorkit, atzera
badatorkit, gainera
ez dakit kontzientzia duten
ala arrazismoa berez
norberak bere duintasuna
besteen gabeziez eraiki nahiez
hitz egitea libre da
kontsumoa ez legez
baina gure gorputza
eta gure erabakia denez …
badatorkit, atzera
badatorkit, gainera
zer habil otso beltz hori?
zeren ehizan
zauritu hintzen?
ilargia beti bat bera duk
eta ez hau ikusi ere egiten
zer habil otso beltz hori?
begiak sutan ernai dituk
eta bihotza ere erreko zaik
sua lasaitzen ez baduk