2014.05.22
Birle

Birle

  • 2007
  • Rocka

Atzera

Beste gauza bat da

Lehen pausoa

Jeiki naiz erortzen
ari den herrian.
Ta ezin dut ulertu
nola heldu diren
beraien buruak
hainbeste mintzera.
Batzuen gosea
besteen asea.

Hil da basoen berdea.
Hil da uraren gardena.

Ez dute neurrik hartuko.
Ez dute benetan egingo.

Onartuta dute euren arazoa.
Onartzea lehen pausoa da.
Ahaztuta dute gauzak konpontzeko
aldaketak egin behar direla.

Berin da non dauden
zentzunaren mugak,
aurretik bait daude
beraien ohiturak.
Eroso ta lasai
bizi behar dute.
Hala ere amaiera
gertu ikusten dute.

Herritarra ta herria.
Bietan dago erantzukizuna.

Bere erantzunetan badago
sentitzen duten lotsaren
ondorio bat den estalkiaren
itzala.
Badute garaia gainetik kentzeko.